Arautegia

1.- DATA ETA ORDUA

  • Data Ekainak 15, Eskoriatzako plazan.
  • Ordua 22:00

2.- IBILBIDEA Eskoriatzako plazatik abiatu eta 23,2 km-ko luzeera izango du, 1200 metrotako igoera metatuarekin, gehienezko altuera 980 metrorakoa izanik (Makatz-gain).

3.- BEHARREZKO MATERIALA

  • Mendian korrika egiteko zapatila egokiak.
  • Frontala edo linterna.

4.- MAILAK 16 urtetik gorako lasterkariek bakarrik hartu ahal izango dute parte.

  • Gizonezko gazteak: 16-18 urte bitarteko gizonezkoak.
  • Emakumezko gazteak: 16-18 urte bitarteko emakumezkoak.
  • Gizonezko helduak: 18 urtetik gorako gizonezkoak.
  • Emakumezko helduak: 18 urtetik gorako emakumezkoak.

5.- IZEN-EMATEAK

  • Izen-ematea: 18€ federatuak eta 25€ ez federatuak.
  • Izen-emateak, interneten egin beharko dira, www.kirolprobak.com webgunean.
6.- SEGURTASUNA
  • Antolakuntzak, ardura zibileko eta istripuetarako aseguruak izango ditu.
  • Antolakuntzak, partehartzaile guztiei, mediku azterketa bat egitea gomendatzen die, norberak bere gain hartu beharko ditu kirol jarduerak dakarren arriskua.
7.- SEINALEZTAPENA
  • Ibilbidea, zinta, seinale eta argi fluoreszentez behar bezala seinaleztatua egongo da. Bestalde, 5 kilometroro kartel adierazleak egongo dira eta 15. kilometrotik aurrera 2 kilometroro.
8.- KONTROLAK
  • Probaren luze-zabalean antolakuntzak kontrol guneak jarriko ditu eta bertatik igarotzea ezinbestekoa izango da, gune hauetan egingo baitira arauzko igarotze-kontrolak.
9.- HORNIDURA PUNTUAK
  • Helmugakoaz gain, antolakuntzak, ibilbidean zehar 4 anoa puntu jarriko ditu, 1 solidoa eta 3 likidoak izango direlarik.
10.- SAILKAPENA
  • Sailkapena argitaratu ondoren, 30 minutu egongo dira edozein erreklamazio egiteko. Denbora pasa eta gero, ofizialak egingo dira sailkapenak.
11.- SARIAK
Gizonezko/Emakumezko helduak
  1. Txapela eta garaikurra
  2. Txapela eta garaikurra
  3. Txapela eta garaikurra
Bestalde, plazatik igaro eta Makatzgain-erainoko igoera bizkorren egiten duen lasterkariak, herriko hainbat produktuz osatutako otarra jasoko du.
12.- DORTSALEN BANAKETA
  • Dortsalen banaketa, Eskoriatzako herriko plazan egingo da Ekainaren 15-ean 20:00-etatik aurrera.
13.- INGURUMENAREN ZAINTZEA
  • Lasterketa, mendi inguruan izanik, ingurunea ahal beste zaintzeko kontrol guneetatik kanpo ezin izango da zaborrik bota, horretarako hornidura puntuetatik 25 metrotara zakarrontziak ezarriko dira. Oinarrizko arau hau betetzen ez duten partehartzauleak, probatik kanpo geldituko dira.
14.- ALDAGELA ETA DUTXAK
  • Partehartzaileek, Eskoriatzako polikiroldegian izango dute aldatzeko eta dutxatzeko aukera iluntzeko 9etatik aurrera.
15.- EZBEHARRETAN LAGUNTASUNA
  • Partehartzaileek betekizun izango dute istripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.
16.- ERANTZUNKIZUNA
  • Antolakuntzak bere gain hartuko du ibilbidearen barruan gertatzen den edozein istripuen ardura, baina ez korrikalarien istripua zabarkeriak eraginda gertatzen bada. Parte-hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.
17.- PARTEHARTZAILE KOPURUA
  • Gehienez, 250lasterkarik hartuko dute parte.