Zer ikusi

Eskoriatzak badu zer eskaini gure herria ezagutu guran hurbiltzen den bisitariari. Izan ere, herri gunean bertan ikusi daitezkeen zenbait eraikuntza interesgarriez gain, baditugu inguruetan antzinako aztarna garrantzitsuak ere, guzti hau paraje ederretan. Errosario santuko ospitalea (Huhezi fakultatea) XVII. mendearen hasieran eraikia, probintzia eremuko monumentu historiko-artistiko izendatuta dago. 1912tik oraintsu arte San Viatorko fraileen esku egon da, eta 1998an Mondragon Unibertsitateak erosi zuen bere Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea bertan kokatzeko. San Pedro eliza  XVIII. mendearen bukaeran eraiki zen Mexikotik bidalitako diruarekin. Barroko estilokoa da eta aipatzekoak ditu dorrea eta korupean dagoen Kristoren eskultura. 1991n berriztatu egin zen. Ganuza etxea San Pedro elizaren aurrean kokatuta dagoen etxe honi buruzko aipamen zaharrenak XVI. mendeko idatzietan agertzen dira. 1730. urtean  Francisco de Gastañadui jaunak, Filipinasko Casamarca probintziako kapitain jeneralak, erosi zuen. Zubiateko labea XIX. mendeko labe hau Kultur Intereseko ondasuntzat sailkatua du Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Autonomia Elkartean gaur egunera arte iritsi den bakarrenetakoa da, Gipuzkoan gorde den bakarra. Labearen inguruan eta barruan aurkitutako zeramika zatiak aztertu ostean, ondoriozta daiteke erabilera arrunteko zeramika ekoizten zela bertan: katiluak, platerak … Ibarraundi museoa  Izen bereko XV. mendeko jauregian kokatutako museo honek Historia, Etnografia eta Ingurumena lantzen ditu. Ikus-entzunezkoen, bertako erakusketaren eta azalpenen bidez, bisitariak aukera izango du gure historiako gertaera esanguratsuenak eta azken mendeetan bertako jendearen bizimoduak izandako bilakaera ezagutzeko.