GABEZ TAKARRARAN 2016ko sailkapena

Atzoko Gabez Takarraran lasterketan, 108 korrikalarik hartu zuten parte guztira. Giro paregabea sortu zen Eskoriatza eta baita bertako inguruko mendietan ere. Hona hemen, korrikalari azkarrenen sailkapena:

18 urtetik beherakoak:

-Gizonezkoetan:

1. Aitor Insausti 44:16 min

2.Rafa Urbizu 45:01 min

3.Mikel Galvez 48:28 min

-Emakumezkoetan:

1. Nerea Pavo 1:16:49

2.Ainitze Biteri 1:19:04

18 urtetik gorakoak:

-Gizonezkoetan:

1.Ander Nafarrate 1:53:00

2. Imanol LArrañaga 1:58:13

3. Iñaki Uribe-Etxebarria 1:59:03

-Emakumezkoetan:

1.Nerea Amilibia 2:30:07

2.Ane Perea 2:39:07

3.Onintza Langaran 2:41:50

Aitzorrotzeko erronka (plazatik tontorrera 3km)

Iñaki Uribe-Etxebarria 20:35 min

 ZORIONAK ETA MILA ESKER IRABAZLE ETA PARTE-HARTZAILE GUZTIEI!!!

Aritz Egea: “Urteren batean egingo dut Eskoriatza Gabez Takarraran”

         Urretxun jaio eta Ezkio-Itsason bizi den 32 urteko korrikalaria dugu Aritz Egea. Euskal Herriko selekzioko korrikalaria da, orain dela 4 urtetik. Egun, Mondragon Unibertsitatean dihardu lanean, ikerlari eta irakasle bezala.

1. Zein izan da zure ibilbidea mundu honetan? Noiz hasi zinen? Noiztik ari zara lasterketetan?

        Betidanik egin dut erresistentzia kirola, beharbada horretarako abilezia gehiago izan dudalako edota talde kiroletan, futbolean batez ere, oso txarra nintzelako (barrez). Txikitan korrika egiten nuen, gero txirrindularitzan ibili nintzen eta ondoren urte askotan triatloian. Triatloia utzi eta urtebetera korrikan hasi nintzen eta azken laupabost urte hauetan mendiko lasterketa motzetan ibili naiz.

 2. Mendi lasterketak ugaritu dira azken urteotan, eta ia astebururo dugu baten bat Euskal Herrian. Afizioak ere gora egin du, ezta? Zein da arrakastaren giltza?

         Nire ustez gehiegi hazi dira ezaugarri horietako lasterketak. Euskal Herrian asteburu berean bost edo sei lasterketa egon daitezke! Azken finean, afizionatuak gero eta gehiago dira baina ez gara hainbeste.

Arrakastaren giltza? Ezingo nioke horri errez erantzun… Euskal Herrian mendiz inguratuta bizi gara eta mendiko kultura eta zaletasuna handia da. Horixe izan daiteke giltza nagusia. Ohitura handia dago mendira joateko eta ez oinez bakarrik, korrika joaten garenok ere gero eta gehiago gara. Gainera, oso erraza da mendian korrika egitea, zapatila batzuk besterik ez dituzu behar. Beraz, gastu aldetik ere nahiko murritza da. Horrez gain, uste dut Gipuzkoan bereziki oso konpetitiboak garela.

3. Zein motatako lasterketak dituzu gogoko? nolako korrikalaria zara?

         Niri lasterketa oso teknikoak eta desnibel handikoak gustatzen zaizkit. Dena den, ez naiz hain ona lasterketa teknikoetan eta nire emaitza onenak ez dira horietan izaten. Bestela, 50 kilometrora artekoak ere egiten ditut. Baina benetan nahiago ditut motzagoak, 20 kilometro ingurukoak, hasi eta bukatu arte topera ibiltzeko, helmugara iritsi arte.

4. Zeintzuk dira mendi lasterketetan gozatzeko oinarriak edo baldintzak?

       Nik mendian korrika egiten dudan gehienetan disfrutatzen dut. Normalean ez da hotza pasatzen eta euria egiten duenean babestu eta listo! Bestela, naturarekin gozatzeko aukera paregabea da, eta baita norbere pentsamenduetan murgiltzeko ere. Ez dut mugikorrik eramaten, agian gaizki egina. Baina ez eramateak ere askatasun sentsazioa ematen dit. Agian hori da mendiak garatzen den oinarri nagusia.

5. Gabez korrika egitea gustuko duzu? izan zara noizbait Eskoriatzako Gabez Takarraran lasterketan?

        Eskoriatzako lasterketan ez naiz sekula izan. Gogoa izan dut baina data horretan beti kanpoan egoten naiz. Urteren batean egingo dudala uste dut, baina ez dakit noiz.  Gabez korrika egitea gustuko dut, bere xarma dauka! Neguan arratsalde-gau partean entrenatzera irteten naizenean frontalarekin irteten naiz eta asko disfrutatzen dut, nahiz eta ez duzun berdin entrenatzen, abiadura kontrolatu beharra dago baldintza horietan.

Eta baduzu beste afiziorik?

     Ba egia esan, edukiko nituzke afizio gehiago, baina ez dut denborarik. Nire afizioa betidanik izan da kirola eta uste dut horixe izango dela etorkizunean ere. Korrika egiteaz gain eskia ere asko gustatzen zait, mendiarekin lotura duelako. Eta txirrindularitza ere gustuko dut, agian gehien gustatzen zaidan kirola da, baina ordu gehiegi eskaini behar zaio! Kirolaz gain, asko gustatzen zaizkit brikolaje kontuak ere.

7. Aurtengo denboraldiari begira, Arrasaten irabazi ostean, zeintzuk dira zure hurrengo erronkak?

     Erronka nagusiena hemendik maiatzera Zegama-Aizkorri da. Nire kasuan, Zegama-Aizkorri egin arte ez dut besterik izaten buruan. Bestelako lasterketatan ere horretan pentsatzen joaten naiz, arriskurik edota minik ez hartzeko. Eta entrenamendu guztiak ere horri begira egiten ditut, azken finean denboraldi osorako motibazioa ematen didalako. Beraz, hori izango da hurrengo helburua. Gainera, hirugarren urtez jarraiann munduko kopara ere joango naiz, Euskal Selekzioarekin.

Eskoriatzako gaueko lasterketan izena emateko epea zabalik!

Datorren ekainaren 18an Eskoriatzan jokatuko den Gabez Takarraran lasterketan izena emateko epea ireki dugu.

Badakigu korrikalariok zain egongo zaretela eta dagoeneko apuntatu zaitezke. Horretarako, ondorengo webgunean sartzea besterik ez daukazu: www.kirolprobak.com Bertan sartu, eta aukeratu lasterketaren izena. Ondoren, inskripzioa egin eta izena eman!

Izena emateko epea, ekainaren 17ra arte dago zabalik. Mendian federatutako korrikalariek 15€ ordaindu beharko dute eta besteek 25€. Federatutakoek, txartela erakutsi beharko dute lasterketaren egunean dortsala jasotzeko orduan. Gehienez, 250 korrikalarik parte hartu ahalko dute lasterketan, 18 urtetik gorakoak.

Era berean, egunean bertan korrikalari bakoitzari poltsa bat emango zaio Eskoriatza eta inguruetako produktuak eta kirol materialarekin.

Aurten ere itzela izango da! Animatu!

Igandean jokatu zen Arrasate-Udalatx lasterketa

Debagoieneko urteko hirugarren lasterketa egin da dagoeneko. Urtean zehar hainbat lasterketa ospatzen dira gure ibarrean eta horietako bat Igande honetan bertan izan da. Izan ere, apirilaren 10ean Arrasate-Udalatx lasterketaren bigarren edizioaz disfrutatzeko aukera paregabea izan genuen. 21 kilometro eta 1.275 metroko desnibela dituen froga hau, goizeko 10etan abiatu zen Arrasateko plazatik eta 13.00etan toki berean bukatu.

Sailkapenean, Ezkio Itsasoko Aritz Egea izan zen helmugara iristen lehena. Sei minutuko tartea atera zion bigarrenari, Aritz Kortabarria arrasatearrari. Hirugarren postuan, Jokin Garai oinatiarra heldu zen. Emakumezkoen kategorian, berriz, Aitziber Ibarbia garaitu zen Maria Zorrazarekin lehia bizia izan eta gero. Sailkapenen inguruko informazio osatua: www.mondraitz.eus atarian.

Eguraldia lagun, izugarri disfrutatu zuten korrikalariek zein bertaratu ziren beste afizionatuek. Iaz baino korrikalari gehiago bildu dituen bigarren edizio hau lasterketa paregabea izan da.

Urteak pasa ahala, ugaritzen joan dira mota hauetako lasterketak gurean. Izan ere, gaur egun hainbat dira urtean zehar antolatzen ditugunak. Gainera, modalitate ezberdinak lantzen trebeak gara! Batzuk, oinez animatzen dira, beste batzuk korrikan eta besteak, Roller modalitatean. Gainera, badugu beste berezitasun bat. Izan ere, lasterketa guzti horiek ez dira egunaren argiarekin ospatzen. Eskoriatzan, Ekainaren 18an jokatuko den lasterketa, gabez izango baita!!

Halaber, lasterketaren momentuan momentuko irudiak emititu ziren Arrasateko plazan jarri zen pantaila erraldoian. Horrez gain, Gabez Takarraran lasterketaren inguruko bideo promozionala ere ikusgai jarri zen.

Eskoriatza Gabez Takarraran lasterketak bideo promozionala aurkeztu du

Hiru hilabeteren faltan, bideo promozional bat atera dugu eta bertan agertzen diren irudiak, iazko lasterketan grabatu genituen. Era berean, iaz parte hartu zuten hainbat korrikalariren irudiak agertuko dira. Eta hori gutxi balitz, elkarrizketatu batzuen hitzak ere entzun ahalko ditugu.

Elkarrizketatuen artean, Eskoriatza Gabez Takarraran-eko antolatzailea ageri da, Iñaki Uribe-Etxebarria. Honek, lasterketaren helburu nagusia azaltzen du: Eskoriatzako kaleetan eta mendian giroa sortzea. Gainera, lasterketa gabez egiteari ere garrantzia ematen dio Iñakik: “Euskal Herrian gabez egin den lehen lasterketa da gurea, baina ordutik hona antolatu dira estilo honetako lasterketa gehiago.” Bestalde, gizonezkoen kategoriako irabazleak, Imanol Larrañagak, lasterketaren zati bat herrian egiteak asko animatzen duela dio, jende asko baitzegoen. Maite Zabaletarentzat, emakumeen kategorian lehen Debagoiendarrarentzat, oso giro onean jokatzen da lasterketa eta berezia da.”